Aranzazu Hoteles restaurante salones bodas en Bilbao
Abando hotela, Bilboko bizitzaren eta finantzen erdi-erdian estrategikoki kokaturik; Justizia Jauregiaren parean dago, eta turistentzat interesgarri diren gune nagusietatik hurbil, esaterako: Guggenheim Museoa, Alde Zaharra, Arriaga Antzokia eta Euskalduna Batzar eta Musika Jauregia. Ongi komunikatuta dago; alboan metroaren geltokia du (Abando), eta 200 metrora besterik ez, aldirietako eta ibilbide luzeko trenen geltokia.

Eraikinak estilo modernoa du, 1991n eraiki zuten, eta duela gutxi erabat zaharberritu dute eta abangoardiako dekorazio dotorea eman diote. 141 gela ditu (3 suite, 2 laukoitz, 109 hirukoitz, 101 bikoitz eta banakako 27); guztiek erosotasun guztiak eta azken berrikuntza teknologikoak dituzte. Behar guztiekin ekipatutako hornikuntzen artean, EPAIA jatetxea nabarmenduko dugu, goi mailako euskal sukaldaritzan espezializatua.

Areto pribatu eroso et dotoreek ikus-entzunezko material aurreratuena jarriko dute bezeroaren eskura. Hotelak duen Bezeroaren Arretarako Saila ekitaldi bereziak antolatzeaz arduratzen da.

Instalazio anitz eta osoen artean, EPAIA jatetxea azpimarratu nahi dugu, goi-mailako euskal sukaldaritzan espezializatua.