Bilboko Abando Hotela hiriaren erdigunean estrategikoki kokaturik dago. Harengandik hurbil daude Zazpi Kaleak, Abandoko tren geltokia, Guggenheim Museoa eta Arte Ederren Museoa, Euskalduna Jauregia eta Alondegia. Hala, Abandoko Hotela da aukerarik onena, bai aisialdiko turistentzat, baita negozioek ekarritako bisitarientzat ere.

Abando Hotelak 141 gela ditu, 7 solairutan banatuak. Hotela duela gutxi berriztatu zuten eta, orain, gimnasioa (lurrun bainuarekin) eta business centerra ditu ere bai. Bertako garajea handia da, 100 aparkaleku baino gehiago ditu, eta beraz, bezeroak ez du hiriaren erdigunean aparkatzeko arazorik izango. Gainera, garajetik harrera-lekurako sarbide zuzena dago.

Doako WIFIa dago Hoteleko instalazio guztietan, eta mota guztietako ekitaldiak egiteko aretoak ere oso gogoko dituzte gure bezero diren enpresek. Sukaldaritzaren alorrean, berriz, Epaia Jatetxe ospetsua gailentzen da (kaletik sarbide independientea duena); askotariko karta du eta igandeetan gosaltzeko aukera onenetakoa da. Abando Hotelaren kafetegia ere, Platea 9, bere anbiguotasunagatik nabarmentzen da: astelehenetik ostiralera bitartean eguneko menua emateaz gain, arratsaldero garagardoak eta konbinatuak eskaintzen dituzte.
Logela eta Aparkalekua Eskaintza Berezia Hotel Abando

Datak: 08/03/2013 - 31/12/2013
Hotel Abando Bilboko hiri erdian kokatuta dago eta beraz, oso erosoa da hirian zehar ibiltzeko. Baina autoz etortzea pentsatu baldin baduzu, gure Logela eta Aparakalekuko Eskaintza Berezia hautaketarik onena izango da. Eskaintza honek Banakako Logela Bikoitzerako eta Logela Bikoitzerako eskuragarri da. Gau bateko egonaldia, aparkaleku toki bat hotelan eta WIFI konekzioa barne ditu. Egonaldiaren zenbateko erreserba aldez aurretik ordaintzea derrigorrezkoa da. Ez dira aldaketak ezta ezeztapenak onartzen. Erreserba egiterako momentuan erabilgarritasunari lotutako eskaintza.
Guggenheim Museoa Eskaintza berezia Hotel Abando

Datak: 13/01/2013 - 31/12/2013
Abando Hotelak Guggenheim Museoko arte lanak gerturatzen dizu eskaintza berezi honekin. Promozioak gau bat logela bikoitzan, buffet gosariak bi pertsonentzako eta Guggenheim Museorako bi sarrerak oparitzen dizkizuegu. Gainera, eskaintza berezi honekin doaneko WIFI konekzioa eta gimnasiorako sarrera librea barne daude. Egonaldiaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea derrigorrezkoa da. Berehalako kobrantza kreditu txartelan ez da itzulgarria izango. Ez dira aldaketak ezta ezeztapenak onartzen. Erreserba egiterako momentuan erabilgarritasunari lotutako eskaintza.
PREZIORIK ONENA BERMATUA
Egin erreserbak zuzenean hemen, hotelaren webgunean, bitartekaririk edota komisiorik gabe.

Prezio hoberik ez duzu aurkituko, hitz ematen dizugu.
Paperezko Argitxoak 2013

